Aurten lehen aldiz, Nafarroako Landa Eremuko Eskola Ttikien Jardunaldiak eginen dira ilbeltzaren 29an, Lekarozko Insititutuan. Hasieran, Irakasle Laguntza Zentroan egitekoak ziren ekitaldiak, baina tailerretan parte hartzeko ehun lagunek baino gehiagok izena eman dutenez, Insititutura aldatu behar izan dute azken orduan.
Landa eremuko eskolak ezagutaraztea da helburua, beraien izaera, antolaketa eta lana, hain zuzen. Aldi berean, eskolen arteko elkarlanaren berri eman nahi da eta emanen diren hurrengo pausoak finkatu. Maisu-maistren arteko elkarlanerako zubiak eraikitzeko ere baliatu nahi dira jardunaldiak, eta eskola bakoitzaren lana bertzeekin konpartitzeko ere bai.
Egitaraua
Goizeko 10:00etan harrera eginen zaie partehartzaileei eta gero jardunaldiaren aurkezpena eginen da. 11:15ean landa eremuko eskolen web orri berriaren aurkezpena eginen da. Atsedenaldiaren ondotik, tailerren txanda izanen da. Txanda bakoitzean tailer batera joateko aukera. Lehen txanda eguerdiko 12:00etan izanen da eta bigarrena 13:00etan, eta lau esperientzia ezberdin ezagutzeko aukera izanen da.
Alde batetik, Igantziko eskolako Emozio hezkuntza Berrikuntza Proiektua ezagutzeko modua izanen da. Ondotik, Urdazubi-Zugarramurdiko eskolako Kulturgintza egitasmoaren berri emanen da. Segidan, Garralda eta Auritzberriko eskolek Zientzia eskolan proiektua aurkeztuko dute gaztelaniaz eta Lizarraldeko eskolek Gure inguruko ipuin eta kondairak proiektua azalduko dute. 14:00etan Osoko bilera eta ebaluaketa eginen da era jardunaldua akitzeko, 14:30ean bazkaria Iruritako Olari jatetxean.