Berrehun lagun baino gehiagok parte hartu zuten urtarrilaren 22an, larunbat eguerdian ELA, LAB eta EHNE sindikatuek “Baztanen bizi, bertan lan egin” lelopean Elizondon deitutako manifestazioan. Baztan-Bidasoako lan egoera moldatzea eta lan eta pentsioen erreformen kontrako oihuak aditu ziren Lur dantzalekua eta Foruen Plaza lotu zituen ibilaldian.
EHNE, LAB eta ELAko ordezkariek aipatu zutenez, “langabezia tasa bikoiztu egin da eskualdean, EREak pairatzen ari diren 2.000 langileak kontuan hartu gabe”. Modu berean, sindikatu hauen ustez, “susmagarria da Nafarroan aurkeztu diren EREen %99 onartzea Nafarroko Gobernuak onartzea, akordio sindikalik egon edo ez egon”.
Nekazaritza sektorearen krisia ere larria dela gogorarazi zuen EHNEk, “prezioak finkatzeko gaitasuna galdu duelako nekazariak. Nekazaritzaren izenean dirua porlanean xahutu edo lagunen artean banatu duela Sanzek” salatu zuen EHNEk.
Ortzegunerako, urtarrilaren 27rako konbokatu den greba orokorrean parte hartzeko deia egin zuten hiru sindikatuek.