Txaruta Elkarteko pilotariak han hemenka aritu dira hainbat txapelketetan parte hartzen. Nafarroako Herriarteko Txapelketa irabazi ondotik, Nafarroako txapelketetan ere paper txukuna egin dute: Kimu B mailan txapeldun izan ziren Andoni Gaskue eta Ander Zelaieta; haur mailan azpitxapeldun Iñaki Antso eta Sergio Oskoz; gazte mailan, azpitxapeldun Joseba Arimendi eta Joseba Apeztegia, eta helduetan txapeldun izan zen Txaruta eta datorren urtean Ohorezko mailan jokatzeko lekua lortu. Lizarrako txapelketan, kadetetan Arkaitz Untxalo eta Joseba Apeztegia txapeldunorde izan ziren. Burlatako txapelketan, helduetan Gaizka Otxandorena azpitxapeldun izan zen. Gartzarongo txapelketan, kimuetan Enaitz Antso eta Iker Espelosin eta helduetan Ibai Arano (Zizurko Iriarterekin) txapeldun izan ziren. Baigorriko Txapelgoan, helduen mailan, Unai Arraztoa eta Ibai Arano azpitxapeldun izan ziren. Donostiako Alde Zaharreko txapelketan, helduetan, Unai Arraztoa eta Gaizka Otxandorena azpitxapeldun izan ziren. Akitzeko, Mendilloriko Olentzero Trinkete txapelketan, gazteetan, Joseba Arizmendi eta Iban Inda txapeldun izan ziren.