Kasik 200 korrikalari atera dira Elizondoko San Silvestre lasterketan

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Maribel Ariztia helmugara heltzen eta Elizondoko probako podiumeko irudia. Juan Mari Ondikol

Azpilkuetako Unai Barazabal eta Irungo Eva Zabalegi izan ziren irabazle

Elizondon ere San Silvestre lasterketa antolatu zuen bigarren urtez Baztan Kirol Elkarteak, Udalaren eta merkatarien laguntzarekin. 3,9 kilometroko lasterketa osatzeko kasik 200 korrikalari bildu ziren, giro ederrean.

Gizonezkoen senior kategorian Azpilkuetako Unai Barazabal suer­tatu zen irabazle, Elizondoko Iñaki Telletxea eta Iruritako Angel Garateren aitzinetik. Emakumezkoetan, Irungo Eva Zabalegi nagusitu zitzaion Sonia Salvado eta Elizondoko Mari Jose Garmendiari. Aipa­tzekoa da kasik 60 urte dituen Maribel Ariztiaren parte-hartzea, baita Bartzelonako 1992ko olinpiadetan urrezko domina lortu zuen Teresa Motosena ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun