Gorka Urtasunek irabazi du Martiko erremonte txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Urtasun iruritarra pilota astintzen. www.erremontefundazioa.org

ka ere txapelak irabazten hasi da erremontean Gorka Urtasun iruritarra. Errege egunean jokatu zen frontoi labu­rreko Martiko txapelketaren final ikusgarria Labriten eta 30-25 irabazi zion Iñaki Lizaso doneztebarrari. 1986ko maiatzaren 11n Iruritan jaiotako pilotariaren gaztetasuna nagusitu zitzaion Doneztebekoaren beteraniari. Espezialista handia da Lizaso, baina Urtasunek pilotari eman zion abiadurarekin ezin izan zuen deus egin. Gainera, errebotean ere ongi defendatu zen iruritarra eta jokaldi horrekin tantoak ere lortu zituen. Buruz buru eta frontoi laburrean onenen pare dagoela erakutsi zuen Urtasunek eta titulua lortu zuen.

Gorka Urtasun Saldias laxoan eta esku pilotan bikain aritu zen gazteago zenean, baina­ e­rremontean hasi zen eta duela urte eta erdi, 2009­ko uztailaren 12an debuta egin zuen profesionaletan eta dagoeneko zenbait titulu lortu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun