Baztango pilota txapelketako finalak jokatu dira Iruritan

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Jon Apezetxea eta Iñaki Eskudero pilotari profesionalak izan ziren sari banaketan. Foto Mena

29. edizioko finalik estuena kadeteetakoa izan da

Abenduaren 18an jokatu ziren Iruritako Aranabia pilotalekuan Baztango XXIX. pilota txapelketako finalak.

Ttikien kategorian, Elizondoko Axier Ballarena eta Jon Karrikaburuk 18 eta 8 irabazi zieten Iruritako Victor Urru­tia eta Elizondoko Ibai Garaikoetxeari.

Umeen kategorian, Elizondoko Egoi Zelaietak eta Irulegiko David Barrenetxek 18 eta 15 irabazi zieten Lekarozko Oier Ariztegi eta Gar­tzain­go Aritz Elizegiri.

Kimuen kategorian, Javier Etxegoien eta Ibon Irazoki elizondarrek 18 eta 16 irabazi zieten Larraitzarko Andoni Gaskue eta Manex Meokiri.

Haurren kategorian, Almandozko Peio Oskoz eta Elizondoko Sergio Oskozek 18 eta 7 irabazi zieten Lekarozko Jagoba Ariztegi eta Iñaki Antsori eta kadetetako final estuan, Elizondoko Dario Trantxe eta Igantziko Mikel Beginok 18 eta 17 irabazi zieten Iturengo Arkaitz Un­txalo eta Erratzuko Pa­txi Irigoieni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun