8,7 euroko aurrekontua izanen du aurten Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Gan den urtekoa baino %12,21 ttikiagoa da

Udalak 8.723.035 euroko diru-sarrera eta irteerak izanen ditu aurten, iaz baino %12,21 guttiago. Hala onartu zuen urtarrilaren 12ko ba­tzarrean NaBairen aldeko 7 botoekin eta UPNren kontrako 5ekin. Kopuru horretatik, Udalari berez 8.065.730 euro dagozkio: 622.004 euro Baztan Ikastolaren au­rrekontua baita eta 120.300 euro Francisco Joaquin Iriarte zahar-etxearena.

Gastu nagusienak zerbitzuak eta ondasun arruntak dira (2.405.803 euro), langilegoaren gastuak (2.191.460 euro) eta inbertsioak (1.831.900 euro). Diru sarrera handienak transferentzia arrun­tekin lortuko dira (2.977.550 euro), zerga zuzenetatik (1.973.000 euro) eta transferentzia eta ber­tze diru sarreretatik (1.730.485 euro).

 

Inbertsioak

Inbertsioetako dauden 1.831.900 euroetatik, Udalak 546.700 euro ordaindu beharko ditu. Nagusiena Elizondoko ur sarearen lehen fasea izanen da, 770.000 euro, baina osorik diruz lagundua izanen da (%80 Nafarroako Gobernuak eta %20 Itu­rri-Ederra elkarteak).

Ho­rrez gain, 300.000 euro oihan lanetara bideratuko dira (%80 Gobernuak eta %4 Na­farroako Kutxak ordain­duko du); 213.000 euro zaborrarendako kamioia erostera (149.100 euroko subentzioa) eta abeltzain­tzako toki azpiegituretara 160.000 euro (%51 Gobernuak ordain­dua). San Francisco Javier ikastetxeko transformadorea ken­tzeko 139.000 euroko gastua izanen da. Horiez gain, hauek dira aurreikusi diren ber­tze inbertsioak: azterketa eta proiektuak (90.000 euro); ikastetxeetako obrak­ (50.000 euro, Gobernuak %65eko lagun­tza emanen du); Gar­tzain­go batzarre gela (30.000 euro); haurtzain­degi zaharra (35.000 euro); kale izendegi berriaren seinalizazioa (15.000 euro); haur parkea eta karrikako al­tzariak batetik eta pisten egokitze lanak bertzetik (bakoitzean 10.000na euro); ber­tze­lako al­tzariak (3.000 euro) eta Haur Eskolako al­tzariak eta Musika Eskolako ekipamendua (1.000na euro).

Lau Urteko Azpiegitura Planaren barrenean, 2012an Zigako hile­rrian eta Almandozko zeharbidean lanak eginen dira, Amaiurko ur depositoa ere eginen da, baita Iruritako ur sarearen bigarren fasea ere. Bideak moldatu eta zaborrontziak erosi ere bai, bertzeak bertze.

 

DATUA

770.000 EURO

kostako da Elizondoko ur sarearen lehen fasea. Osorik diruz lagundua izanen da, %80 Nafarroako Gobernuak eta %20 Iturri Ederra elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun