44.800 euroko superabitarekin akitu zuen urtea Elizondoko herriak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Lehengoekin batera, kargodun berriak ere lanean hasi dira urte berriarekin batera. Juan Mari Ondikol

Urte berriarekin kargodun berriak hasi dira lanean

Ohitura betez, Elizondoko kontuak Errege Eguneko batzarrean aurkeztu zituzten Xabi To­rres alkateak eta kargodunek. Herriak 13.393 euroko irabaziak izan zituen 2010ean, baina lehendik ere 31.381,89 euro zituela kontuan hartuz, 44.800 euroko supe­ra­bita dauka gaur egun Elizondoko herriak.

 

Sarrerak eta gastuak

Diru-sarrerei dagokienez, 152.189 eurokoak izan dira. Herrita­rrek ordaintzen dituzten kuotak (38.195 euro) eta Santiago bestak (38.156 euro) dira handienak, baina kontuan hartzekoak dira Udazkeneko Feriak (20.528), hilerriko kuotak (11.704), Orakunde (4.129) eta or­tzegu­ne­tako merkatuagatik kobra­tzen denaren erdia (ber­tze erdia Udalaren­tzat izaten da), 4.199 euro. Kontabilizatu gabe gelditu dira 16.213 euro, erditsua, kobratzeko gelditu diren herritarren kuotenak eta bertze 6.525 euro Errege Kabalgata eta Feria egunerako Nafa­rroako Gobernuari eskatutako dirulaguntzak.

Gastuak 107.944 eurokoak izan dira. Gasturik handiena Santiago bestek eragin dute, 64.588 euro. Hilerrian 7.849 euro gastatu dira, Orakunden 4.256 eta gastu arruntetan 3.701 euro, fidantzetan 3.678 euro eta Herriko Etxeko aseguruan 1.795 euro.

 

Santiago bestak

Santiago bestetako diru sarrerarik handiena publizitatea izaten da (13.000 euro), Udalak 10.374 euro ematen ditu, zikiro jatean 8.400 euro lortzen dira eta ferianteek 4.737 euro ordain­tzen dituzte.

Gastuen barrenean, haundiena musika izaten da (17.900 euro), gero zikiro-jatea (8.684 euro), karrika animazioa (7.170 euro), haurrendako ekitaldiak (6.459 euro), su artifizialak eta bazkariak (5.218 euro), egitarauaren gastuak (4.926 euro), betizuak (4.822 euro) eta kirol ekitaldiak (4.778 euro).

 

Kargodun berriak

Xabi Torres alkatearekin lanean lehendik zeuden kargodunekin batera, bertze bortz be­rri ere sartu dira lanerako prest: Eneko Eskudero, Karmentxu Elizegi, Enara Mitxeltorena, Iker Frias eta Juan Mari Maia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun