Erakusleiho lehiaketa

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Bertan Merkatarien Elkarte

Berandu xamar bada ere, ezin aipatu gabe utzi abenduaren 21ean egin zela Bertan Merkatari eta Zerbi­tzuen Elkarteak antolaturiko Erakusleihoen Lehiaketako sari banaketa. Saritutako erakusleihoak ondo­koenak izan ziren: lehendabiziko saria Ka­tta­lin­gorri arropa-dendarako izan zen. Bi bigarren banatu ziren, Noa eta Ferreteria Quevedorentzat, eta aipamen berezia Ipingiri eman zitzaion. Saridunek bi lagunendako otordua aukeratu ahal izan zuten nahi zuten jatetxean, eta Eskisaroi, Oñaska eta Elbete­ko Posada izan dira aukeratuak, hiruak elkar­te­­­koak. Diploma bana ere eman zitzaien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun