Batzar Nagusian herrietako alkateen izendapenak ere egin ziren. Abenduko hirugarren igandean egindako bozketen ondorioz, Luis Roldan (Almandoz), Julian Rekalde (Amaiur), Asier Maritorena (Aniz), Sotero Etxandi (Arraioz), Migel Mari Ariztia (Azpilkueta), Pedro Goienetxe (Elbete), Xabi Torres (Elizondo), Xabier Ospital (Erratzu), Pello Obregozo (Irurita), Jesus Angel Gartzia (Lekaroz) eta Pablo Zenoz (Ziga) atera ziren alkate. Urtarrilaren 2an Berroetan Kiko Gartxitorena aukeratu zuten alkate izateko eta urtarrilaren 6an Gartzainen Leontzio Irungarai. Arizkunen inor aurkezten ez zela ikusirik Juan Kruz Iriartek jarraitzea erabaki zuen. Oronoz-Mugairi, aldiz, hautagairik gabe gelditu zen.
Batzarkideak
Kuarteletako eta mendietako batzarkideak ere izendatu ziren. Kuarteletako batzarkideak Jon Alkasena (Baztangoiza), Mattari Plaza (Elizondo), Bittor Elizagoien (Erberea) eta Antonio Barrenetxe (Basaburua) izanen dira. Mendietakoak, berriz, Juan Luis Karrikaburu eta Martin Elizalde (Baztangoiza), Mari Jose Iparragirre eta Luis Javier Laurnagarai (Elizondo), Jesus Elizegi eta Jorge Oteiza (Erberea) eta Felix Etxeberria eta Peio Gamio (Basaburua) izanen dira.