Baztango Ordenantza berriak onartu ditu Batzar Nagusiak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Bozketan aldeko 21 boto eta kontrako 9 hartu ditu

Baztanek baditu Ordenantza Berriak. Ba­tzar Nagusiak urtarrilaren 3an egindako isilpeko bozketan aldeko 21 boto eta kontrako 9 jaso zituen.

1967tik ukitu gabe zeuden ordenantzen eguneratze prozesua bi urtez luzatu da. Hasierako ordenantzak 1603­an eginak dira, baina lehendik ere baziren Baz­tango administrazioa eta herrilurren kudeaketa, erabilera eta aprobetxa­menduak gidatzen zituen araudirik.

Batzar Nagusiak berak izendatutako batzorde bat aritu da burubelarri orain onartu den testua egokitzen. Herrilu­rren aferean lan handia egin dela iritzi zioten ba­tzarkideek, baina ordenantzen kontra zeudenak ere baziren, hala nola, Elizondo, Aniz, Oronoz eta Arraiozko alkateak, herri horietako ba­tzarretan ordenantza be­rrien kontrako botoa eman baitzen. «Aurrekontuak egiterakoan ez da herrien parte-hartzeaz ja agertzen, adminis­trazio guzia berdin gelditzen da eta ez zaio konpetentzia gehiago ematen Juntari, alderantziz baizik, eta Baztanen dirua gaizki kudeatu da», zioten alkate hauek.

NaBairen ustez, «ba­tzarre batzuetan eta hemen, ezker abertzalearen estrategia bat egon da, ez bakarrik Ordenan­tzen aferean».

Iruritako kasuan, alka­tea kontra bozkatzearen alde bazegoen ere, he­rritarrei ordenantzen kopia eman eta hauek az­tertu ondotik, baiezkoaren alde agertu ziren ba­tzarrean, «baina puntu batzuk gehixeago landu behar direla» uste dute.

Virginia Aleman Baztango alkateak gogorarazi zuenez, «ez dira behin betiko edo itxi­tako ordenantzak, etengabeko garapena izanen dute, baina oinarria eguneratua dago».

 

IRURITA

Iruritan, alkatea kontra bozkatzearen alde egon arren, batzarrean herritarrak alde agertu zirelako, berak ere aldeko botoa eman zuen Batzar Nagusian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun