Bertso afaria izanen da larunbatean Erratzuko Etxeleberteko elkartean

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Aitzinetik trikipoteoa ere izanen da

Ilbeltzaren 22an, larunbat arratseko 21:00etan bertso afaria eginen da Erratzuko Etxeleberteko Elkartean, Erratzuko Kultur Elkarteak antolatua. Xabier Silveira, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Jon Elizetxe arituko dira bertso kantari eta Fernando Anbustegi izanen da gai-jartzaile. Afariaren aitzinetik trikipoteoa izanen da herriko ostatuetan. Afarirako txartelak salgai daude Zubipunta ostatuan, 25 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun