Elizondoko San Anton errifako saridunak agertu dira

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 21a

Musika eta guzi paseatu zuten miga Mª Luisa Etxeberri elizondarrari suertatu zaio. Juan Mari Ondikol

Maria Luisa Etxeberri elizondarrari suertatu zaio miga

Elizondon, San Anton egunez Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeari laguntzeko egiten den zozketako saridunak agertu dira. Lehenbiziko saria, ernari dagoen miga eder bat 5.182 zenbakiari egokitu zitzaion eta Maria Luisa Etxeberri elizondarrak erosi zuen zozketa baino lehenxeago. Bigarren saria, zerria, Iruritako Jesus Bikondoaren 6.420 zenbakiari egokitu zitzaion. Hirugarren saria, bi bildots, Emma Gaztelumendiren 5.911 zenbakiarentzat izan ziren eta laugarren sariko urdaiazpikoa Julio Etxandiri suertatu zaio, 5.788 zenbakiaren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun