Abadiñok irabazi du Euskadiko 680 kiloko sokatira txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 17a

Amaiurrek aurkeztu zuen talderik arinena, 619 kilo bertzerik ez. Artxiboko argazkia

Amaiur, talderik arinena, laugarren izan zen urtarrilaren 15ean Durangoko saioan

Urtarrilaren 15ean, larunbat arratsaldean ekin zitzaion goma gaineko 1011ko Euskadiko Sokatira Txapelketari, eta lehen txapela bereganatu zuen Abadiño talde bizkaitarrak, 680 kilokoan hain zuzen ere. Abadiñok 1998an lortu zuen lehen txapela 680 kilotan, eta harrezkeroztik urtero bereganatu du txapela 1999, 2000 eta 2001ean izan ezik. Beraz, azken hamar urtotan erreskadan irabazi du.

Urtarrilaren 15ean, larunbat arratsaldean ekin zitzaion goma gaineko 1011ko Euskadiko Sokatira Txapelketari, eta lehen txapela bereganatu zuen Abadiño talde bizkaitarrak, 680 kilokoan hain zuzen ere. Abadiñok 1998an lortu zuen lehen txapela 680 kilotan, eta harrezkeroztik urtero bereganatu du txapela 1999, 2000 eta 2001ean izan ezik. Beraz, azken hamar urtotan erreskadan irabazi du.

Urteko lehen saioa Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi pilotalekuan jokatu zen 160 ikusle lekuko zirela. Gizonezkoen 680kilokoa jardunaldi bakarrera jokatu da, eta ondoko sei taldeok neurtu dituzte indarrak: Amaiur, Zuraide (Lapurdi), Abadiño (Bizkaia), Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), Ibarra (Gipuzkoa) eta 6 Conceyos (Asturias, Espainia).

Amaiur eta Ibarraren arteko neurketa izan zen lehena, eta tiraldi bana irabazi zioten elkarri. Sokarrik eta Abadiñok jokatu zuten bigarren txanda, eta txapeldunek arazo berezirik gabe irabazi zituzten bi tiraldiak. Abadiñok mendean hartu zituen ondoren gainerako lau taldeak, Ibarra, Amaiur, Zuraide eta 6 Conceyos. Beraz, saioko bost txandak eta hamar tiraldiak irabazi ditu. Ibarraren aurka egin zuen tiraldirik luzeena, lehena (02:07).

Sokarri sailkatu zen bigarren, Abadiñoren aurka galdu eta Ibarraren aurka berdindu ondoren. Zuraide, 6 Conceyos eta Amaiur menderatu zituen. Ibarrak osatu zuen podiuma, Abadiñoren aurka galdu, Amaiur eta Sokarriren aurka berdindu, eta, Zuraide eta 6 Conceyosi irabazi ondoren. Amaiurrek Ibarraren aurka berdindu ondoren, Abadiño eta Sokarriren aurka galdu egin zuen, eta, Zuraide eta 6 Conceyos menderatu zituen.

Aipatzekoa da Amaiur izan zela talderik arinena (619 kilo) eta Zuraide astunena (678 kilo); Abadiñok 673 kilo eman zituen baskulan. Hori nabari egiten da sokan eta heldu den astean hasiko den 640 kilokoan eta ondoko kategoria ttikiagoetan emaitza hobeak espero ditu Amaiurrek.

 

2011ko gizonezkoen 680 kiloko sailkapena:

1. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 6 puntu (15 tanto)

2. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 5 puntu (10 tanto)

3. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 4 puntu (8 tanto)

4. Amaiur (Amaiur, Nafarroa): 3 puntu (7 tanto)

5. Zuraide (Zuraide, Lapurdi): 2 puntu (3 tanto)

 

Emakumezkoak 540 kilokoan

Emakumezkoen 540 kilokoan, lehen jardunaldia ere jokatu zen bi itzulira. Hiru talde lehiatu ziren: Badaiotz (Gasteiz, Araba), Sakana (Nafarroa) eta Ibarra ( Gipuzkoa). Lehen itzulian Badaiotzek bi txandak eta lau tiraldiak irabazi zituen. Ondorioz, sei tanto eskuratu zituen. Ibarrak, berriz, bi tiraldiak irabazi zizkion Sakanari, eta 3 tanto eskuratu. Sakana tantorik gabe gelditu zen.

Bigarren itzulian ere Badaiotzek mendean hartu zituen Sakana lehenik eta Ibarra gero, lau tiraldiak irabazita. Aldiz, Sakanak eta Ibarrak tiraldi bana irabazi zioten elkarri. Beraz, Badaiotzek 6 tanto, eta, Sakanak eta Ibarrak tanto bana lortu dute.

 

Emakumezkoen 540 kiloko sailkapen orokorra, lehen jardunaldia jokatuta:

1. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 6 puntu

2. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 3,5 puntu

3. Sakana (Arbizu eta Lakuntza, Nafarroa Garaia): 2,5 puntu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun