Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketa urtarrilaren 15ean abiatuko da Durangon

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 14a

Amaiur taldea lau kategorietan lehiatuko dira Euskadiko 8x8 goma gaineko sokatira txapelketan. Artxiboko argazkia

Amaiurko gizonezkoak kategoria guzietan lehiatuko dira eta Beti Gazteko emakumeak ez dira aterako

Urtarrilaren 15ean, larunbat arratsaldeko 17:00etan hasita Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan jokatuko den saioarekin abiatuko da 2011ko Euskadiko sokatira txapelketa. Gizonezkoetan, 680 kiloko jardunaldi bakarra jokatuko da, beraz larunbatean berean ezagutuko da urteko lehen txapelduna. Sei talde ariko dira lehian eta Amaiur izanen da Nafarroako ordezkari bakarra. Beraiekin batera, gaur egungo txapelduna eta faborito nagusia izanen den Bizkaiko Abadiño, Gipuzkoako Ibarra, Bizkaiko Arrigorriagako Sokarri, Lapurdiko Zuraide eta Asturiasko (Espainia) 6 Conceyos ariko dira lehian. Amaiur azpitxapeldun izan zen iaz eta aurten ezustea ematen saiatuko da.

Emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia ere jokatuko da larunbatean Durangon eta ez da eskualdeko ordezkaritzarik izanen. Gasteizko Badaiotz, Gipuzkoako Ibarra eta Nafarroako Sakana ariko dira lehian.

Martxoaren 19a arte

Aurten ez denez Munduko Txapelketa jokatuko, martxoaren 19a arte luzatuko da Euskadiko sokatira txapelketa. Guztira zortzi saio jokatuko dira, eta tiraldiak larunbatetan izango dira. Amaiurrek kategoria guzietan parte hartuko du, 680, 640, 600 eta 560 kilotan. 680 kilokoaren ondotik, 640 kiloko txapela erabakiko da urtarrilaren 22an Ezpeletan (Lapurdi), 29an Ibarran (Gipuzkoa) eta otsailaren 5ean Zeberion (Bizkaia). 600 kilokoa otsailaren 19an Baionan (Lapurdi), martxoaren 5ean Nafarroan erabaki gabeko herriren batean eta martxoaren 12an Gernikan (Bizkaia). 560 kiloko txapela jardunaldi bakarrean erabakiko da, martxoaren 19an Arrigorriagan (Bizkaia).

Iazko txapelketarekin alderatuta, Auzolan (Astigarraga, Gipuzkoa) eta Barrundia (Araba) izango dira hutsuneak gizonezkoetan eta Lesakako Beti Gazte emakumezkoetan. Aldiz, Asturiasko 6 Conceyos (680, 640 eta 600 kilokoan), Txantrea (640 kilo) eta Baionako Indarka (600 kilo) berriro ariko dira eta Basaburua-Imotz (640 eta 600 kilo) lehen aldiz ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun