200 korrikalari gaztetxo Eguberrietako krosean

Baztan Ikastolako Guraso Elkartea 2011ko urtarrilaren 12a

Baztan Ikastolako Guraso Elkartea

Honez gero, urteko egitarauan sustraitua dago ekitaldia. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu eta Udalak lagunduriko Eguberrietako krosa arrakasta­tsua izan zen abenduaren 12an. Baztan osoko 200 bat gaztetxok adinaren arabera egindako ibilbideetan (Ikastola aldean edo inguruko karriketan barna) korri­ka egin zuten. Ohi bezala, Ikastolako ikasleez gain, Elizondoko eta herrietako es­koletako neska-mutikoak ere atera ziren. Ikastolako ttikien klaseetatik hasi eta koxkorragoen taldeek ere gustura egin zuten laster beren dortsalak paratuak zituztela. Goiz hotz hotza izan arren, atletek eta beurek ikustera eta animatzera hurbil­dutako guraso, familiako, lagunek... giroa ederki berotu zuten. Ondotik, partaide guziei oroigarri bana eman zitzaien. Eta bildutako guzien­tzat, salda, eta pin­txo bero eta ho­tzak banatu zizkieten Guraso Elkartekoek. Hortaz gainera, hain­bat kolore eta diseinutako kamisetak atera dituzte, Baztan Ikastolaren 40.urteurrena dela eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun