Saharar herriaren aldeko elkartasun bidaia

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 12a

Arantxa Gamio

ANAS Nafarroako Sahararen aldeko lagunen elkartearen ekimenez, hainbat lagunek bidaia solidarioa egin zuten abenduan Algerian dauden Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara. Abenduaren 4tik 11ra joatekoak baziren ere, aire kontrolatzaileen greba tarteko, hilaren 5ean ailegatu ziren. Kanpamendu hauetan 35 urte dara­matzate errefuxiaturik, bere herria Marokoren esku dagoen bitartean eta urtero antolatzen dira harat joateko bidaiak. Udan honat eto­rri­tako haurren familietan hartzen dituzte bisitariak eta eskualdetik 10 laguneko taldea animatu zen, Ituren, Erratzu, Elizondo eta Berroetatik joandakoak. Argazkietan, Nafarroatik eraman­dako laguntza, Smarako kultura­rteko festa eta kanpalekuetako haur kua­dri­lla bi behatzekin askatasuna aldarrikatzen dutela ageri dira. Bertzalde, aipatzekoa da, Marokoko indar armatuek Aaiun­ hiriburu ondoko kanpalekua erasotu zutenetik –azaro bukaeran– igandero elka­rre­taratzeak antolatu dituela Saharaztanek inguruko hainbat herritan: Elizon­don, Erratzun, Donezteben, Etxalarren...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun