Baztango Udalak 8.723.035 euroko aurrekontua izanen du aurten

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 12ko batzarrean onartu zuen Udalak urteko aurrekontua, NaBairen aldeko botuekin eta UPNren kontrakoarekin. Alicia del Castillo

Gan den urtekoa baino %12,21 gutiagokoa izanen da

Baztan Balleko Udalak 8.723.035 euroko diru-sarrera eta irteerak izanen ditu aurten, iaz baino %12,21 gutiago, urtarrilaren 12ko batzarrean NaBairen aldeko 7 botuekin eta UPNko kontrako 5 botuekin onartutako udal aurrekontuaren arabera. Kopuru horretatik, 8.065.730 euro berez udalari dagozkio, 622.004 euro Baztan Ikastolaren aurrekontua da eta 120.300 euro Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearena.

Baztan Balleko Udalak 8.723.035 euroko diru-sarrera eta irteerak izanen ditu aurten, iaz baino %12,21 gutiago, urtarrilaren 12ko batzarrean NaBairen aldeko 7 botuekin eta UPNko kontrako 5 botuekin onartutako udal aurrekontuaren arabera. Kopuru horretatik, 8.065.730 euro berez udalari dagozkio, 622.004 euro Baztan Ikastolaren aurrekontua da eta 120.300 euro Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearena.

UPNk bere botoa azaltzerakoan aipatu zuenez, ikastola eta erresidentziako aurrekontuarekin ados zegoen, baina dena batera bozkatzerakoan kontra egin zuten, “ezin izan dugulako parte hartu. Gastu arruntak goiti egiten segitzen du eta aurrikusitako diru-sarrerak irriemangarriak dira. Gan den urtean milioi bateko desfasea izan zen˝. NaBaiko Agustin Olabek aipatu zuenez “ez da egia gastu arruntak goiti egin duenik, %6,79 jautsi baita”.

Gastuei dagokienez, nagusienak zerbitzuak eta ondasun arruntak dira (2.405.803 euro), langilegoaren gastuak (2.191.460 euro) eta inbertsioak (1.831.900 euro). Diru sarrera handienak transferentzia arruntekin lortuko dira (2.977.550 euro), zerga zuzenak (1.973.000 euro) eta transferentzia eta bertze diru sarrerak (1.730.485 euro).

 

Inbertsioak

Inbertsioetako 1.831.900 euroetatik, Udalak 546.700 euro ordaindu beharko ditu. Nagusiena, Elizondoko ur sarearen lehen fasea izanen da, 770.000 euroko inbertsioarekin, baina oso-osorik diruz lagundua izanen dena (%80 Nafarroako Gobernuak eta %20 Iturri-Ederra elkarteak). Horretaz gain, 300.000 euro oihan lanetara bideratuko dira (%80 Nafarroako Gobernuak eta %4 Nafarroako Kutxak ordainduko du), 213.000 euro zaborrarendako kamioia erostera (149.100 euroko dirulaguntza) eta abelzaintzako toki azpiegituretara 160.000 euro (%51 Nafarroako Gobernuak ordaindua). San Francisco Javier ikastetxeko transformadorea kentzeko 139.000 euroko gastua izanen du Udalak.

Lau Urteko Azpiegitura Planaren barrenean, 2012an Zigako hilerrian eta Almandozko zeharbidean lanak eginak dira, Amaiurko ur depositoa eginen da, Iruritako ur sarearen bigarren fasea eginen da, bideak moldatu eta zaborrontziak erosi, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun