N-121-B errepidean mozketak izanen dira urtarrilaren 11, 12 eta 13an leherketengatik

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 10a

Irurita eta Elizondo saihesbideko lanak egiteko ordu laurden batez itxiko da asteartetik ortzegunera

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, N-121-B errepidea 15 minutuz moztu eginen dute urtarrilaren 11, 12 eta 13an, asteartean, asteazkenean eta ortzegunea, 14:00etatik 14:15era. Hain zuzen, Arraioz eta Oharriz inguruan eraginen du mozketak 46. eta 47. kilometroen artean, Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea egiteko lanetan leherketak eginen direlako. Oharriz auzorako sarbidea ere, NA-4405 errepidea, moztu eginen da ordutegi berean, auzo horretatik Arraiozerako irteeran, Baztan errekako zubia baino lehenxeago.

Baztan aldera doazen ibilgailu arinek, edo Baztanetik Irun eta Iruña aldera joan nahi dutenek Almandoz eta Irurita arteko NA-1210 errepidea erabil dezakete denbora tarte horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun