Elizondon ere San Silvestre lasterketa antolatu zuen bigarren urtez Baztan Kirol Elkarteak, Udalaren eta merkatarien laguntzarekin. 3,9 kilometroko lasterketa osatzeko kasik 200 korrikalari bildu ziren.
Gizonezkoen senior kategorian Azpilkuetako Unai Barazabal suertatu zen irabazle, Elizondoko Iñaki Telletxea eta Iruritako Angel Garateren aitzinetik. Emakumezkoetan, Irungo Eva Zabalegi nagusitu zitzaion Sonia Salvado eta Elizondoko Mari Jose Garmendiari. Aipatzekoa da kasik 60 urte dituen Maribel Ariztiaren partehartzea, baita Bartzelonako 1992ko olinpiadetan urrezko domina lortu zuen Teresa Motosena ere.