Lekarozen enpresa kanpusa egiteko udalaz gaindiko plan sektoriala onartu du Gobernuak

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 22a

Egitasmoaren irudia. TTIPI TTAPA

130.452 metro koadroko eremuan erditsua urbanizatuko da

Lekarozen enpresa campusa egin ahal izateko Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) onartu du Nafarroako Gobernuak abenduaren 20ko bilkuran. Enpresa campusa kultur, hezkuntza eta ekonomia jardueretarako egin nahi da eta Gobernuaren esku dagoen Nafarroako Inbertsioak eta Azpiegiturak Sustatzeko Sozietatearen proiektua da. Badirudi, gainera, Nafarroa 2012 Planean lehentasuna duen ekimenetako bat dela.

Lekarozko kolegioaren inguruan egin nahi da aipatu campusa, 130.452 metro koadroko eremuan. Horietatik 61.000 urbanizagarriak lirateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun