Abenduren 21ean, astearte arratsaldean, Baztango Bertan Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak antolaturiko Erakuslehioen Lehiaketako sari eta diplomak banatu dira Elizondon. Saritutako erakuslehioak ondokoenak dira: Lehenengo saria, Kattalingorri Arropadendarako. Bi bigarren saritu izan dira, Noa eta Ferreteria Quevedo, eta aipamen berezia egin zaio Ipingiri. Saridunek, bi pertsonendako otordua aukeratu ahal izan dute nahi zuten jatetxean, eta Eskisaroi, Oñaska eta Elbeteko Posada izan dira, hiruak elkartekoak direlarik. Otorduez gainera diploma bana eman zaie.