Amaiurko nesken taldeak Euskadiko lauko sokatira txapelketa irabazi du

TTIPI TTAPA 2010ko abe. 20a, 12:24

Amaiurko neskak kontent, Euskadiko txapela jantzi ondotik. Legarra

Mutiletan azpitxapeldun izan zen Amaiur B eta laugarren Amaiur A

Abenduaren 18an, larunbatean jokatu zen Euskadiko lauko sokatira txapelketaren azken saioa Berriozarren eta Amaiurrek bereganatu zuen urrezko domina eta txapela emakumezkoen 250 kilokoan eta Ibarra A taldeak gizonezkoen 300 kilokoan. Amaiurko mutilen taldeak bigarren eta laugarren izan ziren kategoria hauetan.

Abenduaren 18an, larunbatean jokatu zen Euskadiko lauko sokatira txapelketaren azken saioa Berriozarren eta Amaiurrek bereganatu zuen urrezko domina eta txapela emakumezkoen 250 kilokoan eta Ibarra A taldeak gizonezkoen 300 kilokoan. Amaiurko mutilen taldeak bigarren eta laugarren izan ziren kategoria hauetan.

 

Amaiurko neskak txapeldun

Emakumezkoen 250 kilokoan sei talde lehiatu dira: Nafarroako Amaiur, Basaburua-Imotz B eta Berriozarrekin batera, Arabako Badaiotz gasteiztarra era Gipuzkoako Ibarra A eta B.

Aitzinetik jokatutako bi jardunalditan Amaiur gailendu zen, eta, horregatik, hiru puntuko aldea zuen Badaiotzekiko Berriozarko saioa hasi baino lehen. Zortzigarren txandan gertatu zen Amaiur eta Badaiotzen arteko lehia eta bietan Gasteizko taldea nagusitu zen. Badaiotzek, hala ere, tiraldi bat galdu zuen Ibarra Aren kontra saioko azken txandan. Amaiurrek, aldiz, mendean hartu ditu gainerako taldeak, nahiz eta Ibarra Aren kontra lehia estua izan. Honela, larunbateko sailkapenean Badaiotzek tantu bat gehiago atera arren, azken sailkapenean, hiru jardunaldiak kontuan hartuta 17 puntu eskuratu zituen Amaiurrek, 15 Badariotzek eta 13 Ibarra Ak.

Amaiur taldean Maite Iriarte, Maite Bengoetxea, Esther Iriarte eta Miren Bengoetxea izan dira tiralariak, Oskar Telletxea prestatzailea eta Esteban Mendiburu laguntzailea.

 

Azken sailkapena, hiru jardunaldi jokatuta:

1. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 17 puntu

2. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 15 puntu

3. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 13 puntu

4. Basaburua-Imotz B (Nafarroa Garaia): 9 puntu

5. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 5,5 puntu

6. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): 6 puntu

 

Gizonezkoetan azpitxapeldun eta laugarren

Gizonezkoen 300 kiloko hirugarren eta azken saioan lan zailagoa zuten Amaiurko bi taldeek. Sailkapeneko bi jardunaldietan bezala, Ibarra A taldeak irabazi zituen Berriozarko bost txandak eta 10 tiraldiak, sasoiko daudela erakutsita. Amaiur B taldea izan da bigarren sailkatua. Bien arteko indar neurketa, finaleko laugarren txandan izan da ikusgai, eta bi tiraldiak irabazi dituzte gipuzkoarrek, baina izerdia aterata. Lehen tiraldiak 2 minutu eta 20 segundo iraun du eta bigarrengoak 3 minutu eta 12 segundo. Aurrez, saioko bigarren txandan, Sokarrik estu jarri dio txandaren garaipena Ibarrari, honek irabazi baldin baditu ere bi tiraldiak (02:51 eta 02:24). Amaiur bigarren sailkatuak mendean hartu ditu gainerako lau taldeak. Berriozar izan da hirugarren sailkatua, Ibarra B, Sokarri eta Amaiur A mendean hartuta.

 

2010eko gizonezkoen 300 kiloko azken sailkapena:

1. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 6 puntu (15 tanto)

2. Amaiur B (Amaiur, Nafarroa Garaia): 5 puntu (12 tanto)

3. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 4 puntu (9 tanto)

4. Amaiur A (Amaiur, Nafarroa Garaia): 3 puntu (6 tanto)

5. Sokarri B (Arrigorriaga, Bizkaia): 2 puntu (3 tanto)

6. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): puntu 1 (0 Tanto)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun