Baztango hamabortz herrietatik hamekatan aukeratu dute alkatea igande honetan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 20a

Elizondoko batzarra izan zen jendetsuena. Xabi Torresek segituko du bertze bi urtez alkate izaten. Juan Mari Ondikol

Arizkun, Berroeta, Gartzain eta Oronoz Mugairin, bertze batzarre batean aukeratu beharko dituzte

Ordenantzek diotenari segituz, eta bi urtetik behin egiten den bezala, abenduko hirugarren igandean, abenduaren 19an, egin ziren herrietako alkate berriak izendatzeko hauteskundeak Baztanen. Baztango herrietan egina zen deialdia, baina 11tan baino ez dira aukeratu alkateak, horietatik lau berriak, eta zazpi lehengoak. Errege Egunean, ortzegun honetan, hartuko dute arduradun berriek kargua. Egun horretan emanen dira urteko kontuak ere bai.

Ordenantzek diotenari segituz, eta bi urtetik behin egiten den bezala, abenduko hirugarren igandean, abenduaren 19an, egin ziren herrietako alkate berriak izendatzeko hauteskundeak Baztanen. Baztango herrietan egina zen deialdia, baina 11tan baino ez dira aukeratu alkateak, horietatik lau berriak, eta zazpi lehengoak. Errege Egunean, ortzegun honetan, hartuko dute arduradun berriek kargua. Egun horretan emanen dira urteko kontuak ere bai.

 

Almandoz

Luis Roldan izanen da bertze bi urtez alkate segituko duena.

 

Amaiur

Julian Rekalderentzat ez da lehen aldia alkate karguan eta hor segituko du lanean.

 

Aniz

Asier Maritorenak segituko du orain arte bezala, alkate izaten.

 

Arizkun

Abenduaren 19an, ez zen inor aurkeztu Juan Kruz Iriartek azken urteotan bete duen kargua ordezkatzeko eta Urteberri Egunean egitekoa da berriz batzarrea.

 

Arraioz

Sotero Etxandik segituko du alkate lanetan.

 

Azpilkueta

Miguel Mari Ariztia legealdi honetan aukeratu den alkate berrietako bat da.

 

Berroeta

Arantxa Zelaia izan da orain arte alkatea, baina aldi honetan ez da inor aurkeztu.

 

Elbete

Azken lau urteetan alkaterik eduki gabe egon ondotik, Pedro Goienetxek hartu du ardura.

 

Elizondo

Bere bigarren legegintza beteko du Xabi Torresek alkate lanetan. Elizondoko batzarrea izan zen jendetsuena, 50 bat lagun agertu baitziren Herriko Etxera

 

Erratzu

Xabier Ospital izanen da alkate berria, orain arte Juan Jose Bidartek izan duen ardura bere esku geldituko da.

 

Gartzain

Hautagairik gabe gelditu ziren hauteskundeen lehen deialdian, Jose Luis Elizegiren ordezkorik gabe. Urteberri Egunean egitekoa dute berriz ere batzarrea.

 

Irurita

Pello Obregozo izanen da berriz alkatea.

 

Lekaroz

Agintaldi honetan aukeratu den bertze alkate berria da Jesus Angel Gartzia. Jabier Elizalderen ordez ariko da.

 

Oronoz Mugairi

Bittor Elizagoienek segitzeko asmorik ez duela adierazi ondotik, hautagirik gabe gelditu zen abenduaren 19an.

 

Ziga

Pablo Zenoz izanen da hurrengo bi urteetan ere alkatea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun