Sahararen aldeko Elkartasun Eguna

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Pello San Millan

Azaroaren 27an Sahararen alde Erratzun egindako Elkartasun Egunaz «balorazio guztiz positiboa» egin digu Mikel Gereka Saharaztan elkarteko kideak, «erantzuna hunkigarria» izan zela erranez. Hotzari gogor egin, eta goizean goizetik ibili zen jendea, eta bildutakoen aldetik «berotasuna» somatu zuten antolatzaileek, baina baita «borondatea» ere. Alde horretatik, parte hartu zutenei eskerrak emateaz gain, bereziki eskertu nahi izan dute Baztango eskoletan neska-mutikoek egindako mural eta marrazkiak «gaia oso ongi landua zegoen eta polita gelditu zen frontoia». Baina ikasle eta irakasleen lanaz gain, Erratzuko Herriaren, eta batez ere, Kultur Taldearen laguntza goraipatu nahi izan dute. Zerbait aldatzekotan, «eguraldia», erantzun digu Gerekak, hotz haundia egin baitzuen egun horretan. Hurrengo urteari begira, gisa honetako ekimenen bat egitea ez dute baztertu, nahiz eta oraindik deus erabaki gabea izan. Aipatu, bertzalde, hilabete honetan Saharako kanpamenduetara joatekoak zirela Saharaztaneko sei-zazpi kide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun