Herriaren alde egindako lana eskertuz

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Utzitako argazkia

Bestak antolatzen emandako laguntza eskertuz, Elizondoko herriak bazkari batera­ gonbidatu zituen abenduaren 4an Antxitonea trinketean. Bat edo bertze faltako ziren, eta alde horretatik, barkamena eskatu diete gonbidatu gabe gelditu zirenei, baina gehienak han izan ziren: 80 pertsona inguru bildu ziren salda, piperrada, bildotsa (txilindron eta errea) eta euskal pastela jateko. Ondotik fanfaremifa fanfarrearekin eta herriko bi bertsolari gazterekin poteoa egin zen ostatuetan barna. Elizondoko herriak eskerrak eman nahi dizkie herriaren alde lan egiten duten guztiei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun