Aurtengo azken pausoak egiten ari direnean 2011ko ateraldiak zehaztu dituzte mendizaleek

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Azaroaren 14an Elizondo eta Auritz lotzen dituen bidea egin zuten mendigoizaleek. Diario de Navarra

Igande honetan Legatera joanen dira eta 26an Auzara

Baztango Mendigoizaleak urteko azken ateraldiak egiten ari dira. Zehazki, bi gelditzen zaizkie urtea akitzeko: igande honetan Lega­te­­ra eta abenduaren 26an Auzara eginen dituztenak.

80. hamarkada ha­sie­ran taldea sortu zene­tik mendi tontor andana zapaldu dute, baina badira behin baino gehiagotan errepikatutako ateraldi batzuk ere. Horietako bat da, hain­ zuzen, Elizondo eta Auritz lo­tzen dituena. Azaroaren 14an egin zuten irteera hori, Urepel eta Aldu­den barna.

 

2011ko irteerak

Urte berriko ateraldiak ere zehaz­tuak dituzte. Hurbilen dauden hi­tzor­duak aipatze aldera, hauek izanen dira ilbel­tzekoak: hilaren 2an, Elizondo-Bailei-Urballo- Harrikulunka-Belaun-Bear­tzun-Elizondo ateraldia eginen da, 08:00­etan abiatuta. Hilaren 9an, Lekaroz-Olaberri-Bel­tzuri-Etxe­ber­­tzeko borda-Eskisaroi-Atxuela-Unboto- Bagordi-Lekaroz bidea eginen dute (08:00etan). Ilbel­tzaren 16rako Be­­rroe­ta-Barazelai-Gar­­tzaga-Saioako erreka-Berroeta bidea aukeratu dute (08:00). Hilaren 23an Lizarmeaka-Otson­do-Ike­­tza­­tea-Urdazubi-Indaburua-Iriartea-Altzola-Lizarmeaka (08:00) eginen dute. Ilbeltzaren 30ean Bein­tza-La­bai­nera joanen dira­ (08:00).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun