Aroztegia eta gero zer? plataformak gorako errekurtsoa jarri du Aroztegia Jauregia alderdian, Nafarroako Gobernuak Udal Planaren aldaketa puntualari emandako behin betiko onespena dela eta. Irailaren 13an eman zion Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Sailak behin betiko onarpena Palacio de Aroztegia S.L.k sustatuko espedienteari.
Sutea
Errekurtsoa aurkezterakoan aipatu diren irregulartasunaren artean, sutearen afera dago. Izan ere, plataformak dioenez, 2005eko martxoaren 23an Aroztegia parajeansutea izan zen, eta legez, sutea egon den tokian ezin da 30 urtez lurra birkalifikatu». Legearen kontrakoa delako, Udal Planean aldaketa onartzen duen erabakia «deustatzeko» eskatu dio Aroztegia eta gero zer? taldeak Gobernuari.