Begoña Durruti Arizkungo margolaria izan da liburutegi berriko kristalak apaintzeaz arduratu dena. Udalaren helburua irakurleari «intimitatea eta lasaitasuna» ematea izan da. Durrutik adierazi duenez, marrazkietako «pertsonaia batzuk betiko heldu, haur eta gazteen literaturatik hartu ditut, eta bertze batzuk, berriz, euskal tradizioko ipuinetatik».