Amaiurko sokatira taldeak Nafarroako txapel guziak irabazi ditu aurten, bai gizasemeen bai emakumeen artean ere. Azaroaren 27an jokatu zen azken jardunaldia Zugarramurdin. 375 kiloz beheitiko kategorian seinaka aritu diren emakumeendako hirugarren eta hondar jardunaldia zen eta Amaiurko taldeak ez zuen ezusterako tarterik utzi. Aitzineko bi saioetan bezala, tiraldi guziak bereganatu zituzten. Emakumeek bezalaxe, gizasemeek ere 590 kiloko txapela jantzi zuten. Zortzinaka, 590 kiloko bigarren eta azken jardunaldia zuten eta oraingoan ere tiraldi guziak irabazi zituzten. Beraz, Amaiurrek 590 eta 630 kiloz beheitiko txapelak jantzi ditu gizasemeetan.