‘Ni Bidasoa’ dokumentala

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Berriki estrenatu den Ni Bidasoa izeneko dokumentala ikusteko aukera izanen da ortziral honetan Arizkunenean. Ganbarako areto ttikian. 19:00etan hasiko da. Dokumentala ibaia­ri buruzkoa da, «ibaiaren iraganera, orainera eta etorkizunera hurbiltzen da» eta hainbat elkarrizketarekin osatu dute. Honela aurkeztu dute: «50 milioi urte ditut eta atzo, orain dela 50.000 urte, zuen arbasoak iritsi ziren lu­rralde hauetara. Hasieran pentsatu nuen Ama-Lurrak hautatu espezie zinetela... Baina zer gertatu zaizue hondarreko 100 urteotan?».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun