Elizondoko Abesbatza ttikiak jendaurreko emanaldia eskaini zuen abenduaren 3an, San Frantzisko Egunez, Elizondoko Santiago elizan, Nafarroaren Egunaren ekitaldien barrenean. Maki Urtasunen zuzendaritzapean emanaldi dotorea eskaini zuten.
Iaz sortu zen koru ttikia eta asteartetan biltzen dira Arizkunenean, 17:30ean, Maki eta Kristina Urtasun ahizpekin. 6-7 urtetik 12 urte bitarteko hogei bat haurrek osatzen dute korua, gehienak Elizondokoak, baina baita Oronoz, Gartzain eta Iruritakoak ere.