Sahararen aldeko urteko azken kontzentrazioa eginen da abenduaren 19an Elizondon

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 15a

Azaroan ere egin zen Sahararen aldeko kontzentrazioa Elizondoko plazan. Artxibokoa

Saharaztan taldeak deitu du igandean 12:30ean plazan

Saharaztan taldeak Saharar herriaren aldeko elkartasuna adierazteko aurtengo azken kontzentrazioa eginen du abenduaren 19an, igande eguerdiko 12:30ean Elizondoko plazan. Urte osoan, eta batez ere Aaiungo gertakarien ondotik Saharaztanek elkartasuna adierazi dio Saharar herriari, “Sahara sahararrentzat” izenburupean. Deialdietan parte hartu duen jendeari eta elkartasuna adierazi duten guziei eskerram ematen dizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun