N-121-B errepidean mozketak izanen dira abenduaren 15ean leherketengatik

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 15a

Irurita eta Elizondo saihesbideko lanak egiteko ordu laurden batez itxiko da asteazkenean

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, N-121-B errepidea 15 minutuz moztu eginen dute abenduaren 15ean, asteazkenean, 14:00etatik 14:15era. Hain zuzen, Arraioz eta Oharriz inguruan eraginen du mozketak 46. eta 47. kilometroen artean, Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea egiteko lametan leherketak eginen direlako. Oharriz auzorako sarbidea ere, NA-4405 errepidea moztu eginen da, auzo horretatik Arraiozerako irteeran, Baztan errekako zubia baino lehenxeago.

Baztan aldera doazen ibilgailu arinek, edo Baztanetik Irun eta Iruña aldera joan nahi dutenek Almandoz eta Irurita arteko NA-1210 errepidea erabil dezakete denbora tarte horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun