Amaiurko sokatira taldeak Euskadiko lauko txapelketaren finalean izanen dira

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 14a

Amaiurko emakumeek ongi bideratua dute Euskadiko txapela eta mutilen bi taldeak ere larunbateko finalean izanen dira Berriozarren. Artxibokoa

Gizonezkoen 300 kiloko finalean bi taldeak sartu dira, baita emakumezkoena ere 250 kilokoan

Heldu den larunbatean, abenduaren 18an, jokatuko da 2010eko Lauko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Berriozarren. Igandean, bosgarren eta azkenaurreko saioa jokatu zen Anoetan (Gipuzkoa), eta ondoko sei taldeok lortu zuten heldu den larunbateko gizonezkoen 300 kiloko finalerako sailkatzea: Ibarra A eta B, Amaiur A eta B, Berriozar eta Sokarri B. Emakumezkoen 250 kilokoan, berriz, Amaiur taldea nagusitu zen berriro, eta urrats handia egin zuen urrezko domina kolkoratzeko. Larunbatean jokatuko da pisu horretako hirugarren eta azken jardunaldia.

Heldu den larunbatean, abenduaren 18an, jokatuko da 2010eko Lauko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Berriozarren. Igandean, bosgarren eta azkenaurreko saioa jokatu zen Anoetan (Gipuzkoa), eta ondoko sei taldeok lortu zuten heldu den larunbateko gizonezkoen 300 kiloko finalerako sailkatzea: Ibarra A eta B, Amaiur A eta B, Berriozar eta Sokarri B. Emakumezkoen 250 kilokoan, berriz, Amaiur taldea nagusitu zen berriro, eta urrats handia egin zuen urrezko domina kolkoratzeko. Larunbatean jokatuko da pisu horretako hirugarren eta azken jardunaldia.

Jardunaldia erabakigarria jokatu zuten abenduaren 12an, gizonezkoen 300 kiloko lehian diharduten hamabortz taldeek, Anoetako kiroldegian. Lehen multzoan Ibarra A nagusitu zen, txanda eta tiraldi guztiak irabazita, eta bigarren multzoan, Sokarri B-k bereganatu zituen 7 puntuak, saioko txanda eta tiraldi guztiak irabazita.

 

Gizonezkoen 300 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena lehen multzoan:

1. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 21 tanto

2. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 18 tanto

3. Amaiur A (Amaiur, Nafarroa Garaia): 15 tanto

4. Sokarri A (Arrigorriaga, Bizkaia): 12 tanto

5. Barrundia A (Ozeta, Araba): 6 tanto

Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 6 tanto

7. Basaburua-Imotz A (Nafarroa Garaia): 3 tanto

Txantrea A (Iruñea, Nafarroa Garaia): 3 tanto

 

Sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

1. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 8 puntu

2. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 7 puntu

3. Amaiur A (Amaiur, Nafarroa Garaia): 6 puntu

4. Sokarri A (Arrigorriaga, Bizkaia): 5 puntu

5. Barrundia A (Ozeta, Araba): 3,5 puntu

Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 3 ,5 puntu

7. Basaburua-Imotz A (Nafarroa Garaia): 1,5 puntu

Txantrea A (Iruñea, Nafarroa Garaia): 1,5 puntu

 

Azken sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta:

1. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 16 puntu

2. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 14 puntu

3. Amaiur A (Amaiur, Nafarroa Garaia): 12 puntu

4. Sokarri A (Arrigorriaga, Bizkaia): 9,5 puntu

5. Barrundia A (Ozeta, Araba): 8 puntu

6. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 6 puntu

7. Basaburua-Imotz A (Nafarroa Garaia): 4 puntu

8. Txantrea (Iruñea, Nafarroa Garaia): 2,5 puntu

 

Gizonezkoen 300 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena bigarren multzoan:

1. Sokarri B (Arrigorriaga, Bizkaia): 18 tanto

2. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): 15 tanto

3. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 10 tanto

Amaiur B (Amaiur, Nafarroa Garaia): 10 tanto

5. Barrundia B (Ozeta, Araba): 4 tanto

Basaburua-Imotz B (Nafarroa Garaia): 4 tanto

7. Txantrea B (Iruñea, Nafarroa Garaia): 0 tanto

 

Sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

1. Sokarri B (Arrigorriaga, Bizkaia): 7 puntu

2. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): 6 puntu

3. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 4,5 puntu

Amaiur B (Amaiur, Nafarroa Garaia): 4,5 puntu

5. Barrundia B (Ozeta, Araba): 2,5 puntu

Basaburua-Imotz B (Nafarroa Garaia): 2,5 puntu

7. Txantrea B (Iruñea, Nafarroa Garaia): puntu 1

 

Azken sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta:

1. Sokarri B (Arrigorriaga, Bizkaia): 13 puntu

2. Amaiur B (Amaiur, Nafarroa Garaia): 11,5 puntu

3. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): 10 puntu

4. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 9,5 puntu

5. Basaburua-Imotz B (Nafarroa Garaia): 4,5 puntu

6. Txantrea B (Iruñea, Nafarroa Garaia): 4 puntu

7. Barrundia B (Ozeta, Araba): 3,5 puntu

 

Amaiur bikain emakumezkoetan

Emakumezkoei dagokienez, 250 kiloko bigarren jardunaldiak nahiko argi utzi du Amaiur talde nafarrak duela aukerarik egokiena txapelketa irabazteko, bi jardunaldietan gailendu ondoren. Kontrario guztiak mendean hartu zituen Anoetako saioan. Horrenbestez, tinko eusten dio sailkapeneko buruari, eta hautagai nagusia da urrezko domina kolkoratzeko.

 

Emakumezkoen 250 kiloko sailkapena:

1. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 15 tanto

2. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 10 tanto

Badaiotz (Gasteiz, Araba): 10 tanto

4. Basaburua-Imotz B (Nafarroa Garaia): 6 tanto

5. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 3 tanto

6. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): 0 tanto

 

Emakumezkoen 250 kiloko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

1. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 6 puntu

2. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 4,5 puntu

Badaiotz (Gasteiz, Araba): 4,5 puntu

4. Basaburua-Imotz (Nafarroa Garaia): 3 puntu

5. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 2 puntu

6. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): puntu 1

 

Sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatuta:

1. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 12 puntu

2. Ibarra A (Ibarra, Gipuzkoa): 9 puntu

Badaiotz (Gasteiz, Araba): 9 puntu

4. Basaburua-Imotz B (Nafarroa Garaia): 6 puntu

5. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 4 puntu

6. Ibarra B (Ibarra, Gipuzkoa): 2 puntu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun