Abenduaren 12an eginen da Baztango Eguberrietako Krossa

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 29a

Gan den urtean eguraldi hotzari aurre egin behar izan zioten korrikalari ttikiek. Utzitako argazkia

Abenduaren 1a baino lehen apuntatu behar da

Gaurgero banatu dira bai Ikastolan, bai Baztango bertze eskoletan, Baztango Eguberriko krossean apuntatzeko txartelak. Abenduaren 12an izanen da eta apuntatu direnekin lasterketen zerrendak eta dortsalak prestatu, eta banatuko dituzte. Halere, krossaren egun berean ere apuntatzen ahal da.

Gogoratu behar da Baztango Eguberrietako krossak ez duela asmo konpetitiborik. Elkarrekin lasterka egiteko plazeragatik egiten da, eta hasieran monitoreek zuzenduko dute martxaren abiadura. Kontua ez baita leherturik ailegatzea, ez elkarri ukondoka. Horregatik, ez dute sailkapenik eginen, eta korrikalari guztiek jasoko dituzte txaloak eta sariak.

Sei mailatan banatuko dituzte korrikalariak: 3 urtekoak, 4-5 urtekoak, 6-7urtekoak, 8-9 urtekoak, 10-11 urtekoak eta 12 urtetik goitikoak.

Ea iaz baino gehixeago laguntzen duen eguraldiak. Bezperan elurra, horma... egin baitzituen. Halere, goizean eguzkia agertu zen eta gatz pixka bat bota eta goiz polita pasa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun