Elizondoko Arriarte elkartean 18 lagun intoxikatu dira karbono monoxidoa arnastuta

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 29a

Azaroaren 28an, igande arratsaldean 14 heldu eta 4 haur hartatu behar izan zituzten

Elizondoko Arriarte elkartean urtebetetze-ospakizun batean zeuden 14 heldu eta 4 haur artatu behar izan zituzten azaroaren 28an, igande arratsaldean Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuek. Santiago karrikako 3. zenbakiko sotoan dagoen elkartean karbono-monoxidoa arnasteagatik artatu behar izan zituzten, 15:02ean SOS-Navarrara abisua eman ondotik. Bazkaltzen ari ziren pertsonak zorabiatuta zeudela aipatu zuten eta mediku-erizainak eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak bertaratu ziren. Airean karbono monoxidoa pilatua zegoela ikusi zuten, bentilazio txarrarengatik.

Elkartean zeuden pertsonak zorabiatuta zeuden eta horietako batek konortea ere galdu zuen, baina segidan bere onera etorri zen. Halere, badaezpada Iruñeko Ospitalera eraman zituzten bi anbulantzietan, furgonetan eta taxian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun