Begoña Durruty margolari arizkundarrak biniloan egindako marrazkiek dekoratzen dute dagoeneko Baztango udal liburutegiko kristaldegia. Garai bateko Elizondoko Abastos plazan eraiki den liburutegi berria azaroaren 3an inauguratu zen, eta Jaime Urrutia karrika aldera nahiz Baztan erreka aldera dituen kristaldegi zabalek argitasun handia ematen diote. Baina, aldi berean, kanpotik ere barreneko guzia ikusten da karrikatik eta nolabait, liburutegiko irakurleei eta erabiltzaileei intimitatea eta goxotasunera ematera datoz Durrutyren margolanek. Haur eta gazte literaturako pertsonaiak bildu ditu marrazkietan arizkundarrak eta Jaime Urrutia aldeko kristaldegian paratu dira.