Karlos III.a Prestuaren Gurutzea eman dio Gobernuak

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 24a

Utzitako argazkia

Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustin Otondo Dufu­rrena Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaileari eta lehenengo presidenteari eman dio Nafa­rroako Gobernuak. Nafarrek Txilen izandako agerpenari buruzko ikerketa eta zabalkunde historikoaren ingu­ruan hainbat lan egindakoa da eta horren harira jaso du. Erratzun jaio zen 1934­an eta 15 urte zituela Txi­lera joan zuen. Han, okindegi sektorean aritu eta indus­tria­buru izatera iritsi zen Francisco anaiare­kin. Aldi berean, higiezinen en­pre­sa­ bateko zuzendaria ere bada. Baina ez hori bakarrik, kontseilaria (zinegotzia) ere izana baita Santiagon, edo okindegiko enpresaburuen ordezkaria ere bai, Txile eta euskal kul­turaren ingu­ru­ko mu­­gimen­due­ta­ko kidea... Gaur egun, Txileko Nafar Etxearen presidenteordea da eta Patricio Lega­rra­­ga­re­kin, bertzeak bertze, Emigración a Chile del Valle de Baztan (Nava­rra) en el siglo XX liburua idatzi du. Ber­tze­ liburuak ere baditu, aunitz Baztani lotuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun