Hurrengo legealdian alkatea izateko lanean ari dira Elbeten

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 24a

Batzar Nagusietan ordezkaririk gabe daude

Elbeteko bizilagunek lan-taldea osatu dute eta, Baztango gainerako he­rrietan bezala, abenduan eginen diren herrietako alkateak eta kargodunak aukeratzeko hauteskundeetan hautagai­tzaren bat aurkeztea izanen dute helburu. Izan ere, azkeneko bi legealditan ez dute alkaterik izan Elbeten, beraz, lau urte daramazkite Batzar Nagusietan ordezkaririk izan gabe.

Joan den asteburuan biltzekoa zen Elbeteko lan taldea eta bertatik zozketa bidez aukera­tzekoa zuten 2011-2012 urteetan alkate izateko hautagaia. Bertze zenbait erabaki ere hartu dituzte elbetearrek. Ber­tzeak bertze, etxez etxe ur-kontadoreak hartzea eta mantenimendua zenbat kostako litzakeen jakiteko estudioa enkargatuko dute, kontsumo arduratsuagoa lortzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun