Metaziriren 14. alea kalean da

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 24a

Kalean da Metaziri aldizkariaren ale berria, 14.a dagoeneko. Ale honetan landu diren gaiak hauek dira: Aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada (Karlos Beristain Bereau); Baztango (azpi)egitura politika (Kaparra); Dantxarineako bentei buruzko elka­rrizketa Marifa Irazokiri; Baztango populazio okupatuaren egiturari buruzko hausnarketa; Tradizioaren menpeko (Garbiñe Elizegi Narbarte); Nafarrera batuarekin josiz (Maitane Maritorena Azkarate); Zerbi­tzu sozial publikoen aldeko solasaldiaren kroni­ka; Lur(ra) hartu (Aitor Azkarate Tomassone), eta Laburki eta Piro bel­tza bezalako sailak.

Toki hauetan eros daiteke: Arizkungo Do­lae­txean; Erratzuko Al­txuko dendan eta Zubipuntan eta Elizondoko Axular, Intza eta Baz­tan Berriko goxoki-dendan.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun