Hezkuntza saria lortu dute Baztan eta Urdazubi-Zugarramurdiko eskola ttikiek

Maite OTEIZA 2010eko azaroaren 24a

Astearte honetan hartzekoa dute saria

Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango He­rrietako Eskolek sari be­rria eskuratu dute: Nafarroako Gobernuko Hez­kuntza Departamentuak aurten lehendabiziko aldiz antolatu dituen Nafarroako Hezkuntza Sarietako bat, hain zuzen. Hezkuntza mailan egindako lanagatik Nafarroako 14 ikasle, irakas­le eta zuzendari eta sei ikastetxe saritu ditu Hezkun­tza Sailak eta hondarreko atal horretan, gure eskualdean elkarrekin lan egiten duten 11 ikaste­txeren fun­tzionamendua eta gizarte mailan duten inplikazioa saritu nahi izan ditu. Bertzeak ber­tze, Kazeta proiektua eta ikastetxeko bertze hainbat ekimen azpimarratu dituzte saria ematerako orduan. Eneko Fernandez ikastetxeetak koordinatzaileak adierazi duenez, «arras kontent daude» eta «Administrazioaren aldetik franko atzenduak dauden landa eremuko eskolek beren burua aldarrika­tzeko baliogarria izan daiteke».

Astearte honetan, azaroak 23, hartzekoa zuten saria Iruñean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun