Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 136.924 euroko txekea eman zien azaoraren 19an Baztango eta Erroko udalei 2008. eta 2009. urteetan Kintoako larreak aprobetxatzeko kanonarengatik.
Ekitaldian Virginia Aleman Arrastio Baztango alkatea eta Kintoa-Quinto Real Basoen Mankomunitateko presidentea eta Enrique Garralda Erro Erroko alkatea egon ziren. Bi udalek osatzen dute mankomunitate hori. Ekitaldian Jesus Mari Etxeberria Landa Garapeneko zuzendari nagusia ere egon zen.
1856ko Ituna
Kintoako iparraldeko isurialdeko larreak Baxenabarreko Baigorri ibarrak aprobetxatzeko aipatu kanona 1856ko Mugen Nazioarteko Itunetik dator. Hain zuzen ere, Itun horretan Espainia eta Frantziako estatuen arteko mugak ezarri ziren eta aprobetxamendu batzuk eta larreen partzuergo batzuk arautu ziren ezarritako mugaren zenbait puntutan, Aldude mendia barne hartuta. Modu horretan, itun hori dela bide, Baigorriko biztanleek eskubidea dute abereak larre horietan izateko, urtean errrentamendu kanon bat ordainduta. Hain zuzen ere, 1856an kanon hori 30.400 kobrezko txanponekoa zen.