Arte garaikidea ikusgai Elizondoko Arizkunenean

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 19a

Arte garaikide erakusketa interesgarria zabalik dago Arizkunenean. Juan Mari Ondikol

Hainbat artisten lanen erakusketa azaroaren 27ra arte zabalik izanen da

“Gorputzaren amaiera, terapiak proposatzen ditugu” arte garaikide erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Azaroaren 27ra arte ikusteko modua izanen da, 18:00etatik 20:30era.

Hainbat artisten lanak ikusgai daude: Veronica Eguaras (bideoa, eskultur eta marrazkia), Alberto Sinpatron (manikiak), Ramón Casanova, Jorge Egea eta Mapi Rivera (argazkiak), Susy Gómez (eskultura) eta Paula Gaetano eta David Bestúe & Marc Vives (bideoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun