Baztan errekatik 11.270 Tona harri kenduko dira

TTIPI TTAPA 2010ko aza. 19a, 08:38

Elizondoko Opoka aldetik 600 Tona harri kenduko dira. Juan Mari Ondikol

132.847 euroko aurrekontua dute lanek eta %65a Ingurumen Departamentuak ordainduko du

Baztango Udalak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Deoartamentuaren laguntzaz eginen duen dragatze plangintza baten bitartez 11.270 Tona harri kenduko dira Baztan errekatik. 2011 urtean errekak eta erreka-zuloak mantentzeko programaren barrenean eginen dira 132.847 euroko aurrekontua izanen duten lanak eta %65 inguru Iruñetik ordainduko da eta gainerako %35a Baztango Udalak. Errekako bortz lekutan eginen dira lanak, Azpilkueta eta Arizkun arteko Malkoa inguruan, Arizkungo Bergaran, Elbeten eta Elizondoko Giltxaurdi eta Opokan.

Uholdeen ondorioz harriak pilatzen dira errekako zolan eta ur guttiko garaietan, udan eta neguan batez ere, nabarmenak izaten dira zubi inguruetan sortzen diren harri-pilak. Lan hauekin, harri hauek kenduz, errekak gainezka egitea saihestu nahi da, baita zubien egitura kalteak sortzen ahal dituzten tapoiak sortzea ere.

Honela, Malkoa inguruan, 70 metro luze eta 8 zabaleko eremu batean metro bateko sakoneran kenduko dira harriak, 560 Tona guzira; Bergaran, 50 metro luze eta 6 zabaleko eremuan, metro bateko sakoneran kenduko dira harriak, 480 Tona guzira; Elbeten, 65 metro luze eta 12 zabaleko eremuan, metro terdiko sakonerak karrakatuko da, 1.710 Tona denera. Elizondoko Giltxaurdi inguruko harridiari emanen zaio garbialdi handiena, 330 metro luze eta 12 zabaleko eremuan, 2 metroko sakoneran kenduko baitira harriak, 7.920 Tona ateriz. Garai batean Kuartelekozubia izena hartzen zuen Opokan, berriz, 40 metroko luzeran eta 12ko zabalera duen eremuan, metro terdiko sakoneran dragatuko dute, 600 Tona harri ateratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun