Oronoz Mugairiko Marmoles del Baztan lantegiko langileek 17 kaleratze suposatuko lukeen enpresak aurkeztutako EREaren kontrako ekimenekin segitzen dute. Honela, azaroaren 17an, asteazken arratsaldeko 19:00etan Elizondoko plazan 50 bat lagun bildu ziren kontzentrazio batean eta ondotik itxialdi bat egin zuten sei langilek Elizondoko Herriko Etxean. «Gure lanpostuen defentsan, Marmoletako langileak itxialdian» zioen pankarta batekin izan ziren bi ekitaldietan.
Azaroaren 18an, ortzegunean eguerdiko 12:00etan Elizondoko plazan egin behar zuten kontzentrazioa bertan behera utzi dute, baina azaroaren 19an, ortziralean, Doneztebeko ferietan, Merkatuko Plazan elkarretatzea eginen dute.