Amaiurtarrak Nafarroako sokatira txapel guziak eskuratzeko bidean daude

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 16a

Amaiurko emakumeek txapela janzteko urrats handia eman dute. Artxiboko argazkia

Gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan nagusitu ziren Jauntsaratsen

Nafarroako sokatira txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen azaroaren 12an Jauntsaratsen eta aitzineko saioetan bezala, Amaiurko taldea nagusitu zen, bai gizonezkoen 590 kiloz beheitiko kategoriako lehen saioan, baita emakumeen 375 kiloz beheitiko bigarren saioan ere.

Jauntsaratsek bere taldea, Basaburua-Imotz babestu zuen, baina bai gizonezkoetan, baita emakumeetan ere, bigarren postua bertzerik ez zuen lortu. Izan ere, Amaiurrek tiraldi guziak irabazi zituen. Gizonezkoetan, hirugarren postua Txantrearentzat izan zen eta emakumezkoetan Berriozarrentzat.

Kontuan hartu behar da Berriozarko tiralari batek min hartu zuela eta bai Amaiurrek, baita Basaburua-Imotzek ere, beraien kontrako tiraldietan tiralari bat kentzea erabaki zuten, kiroltasun handiz, araudiak ez baitu halakorik agintzen.

Amaiurko neskek maisuki irabazi zituzten tiraldiak eta aitzinera pausu handia eman zuten txapela janzteko. Izan ere, azaroaren 27an Zugarramurdin jokatuko den azken saioan bigarren izatearekin aski dute. Zugarramurdin jokatuko da gizonezkoen azken saioa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun