Nafarroako Kantu txapelketaren finala azaroaren 20an jokatuko da Elizondon

TTIPI TTAPA 2010ko aza. 16a, 10:40

Aurtengoan sorkuntza eta emakumeen partehartzea goraipatu ditu Kantuzale Elkarteak. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa Lur dantzalekuan

Azaroaren 20an, larunbat arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako azken saioa Elizondoko Lur dantzalekuan. Finalera pasako diren abestien artean 6 sorkuntza lanak dira, eta hori bereziki baloratzen du antolakuntza taldeak. Izan ere, kantuzaletasuna sustatzeaz gain, txapelketaren helburua ere bada, sortzaile berriei bidea irekitzen laguntzea. Bertzalde, Nafarroako Kantuzale Elkartetik bereziki nabarmendu dute Etxarri Aranaz eta Artika Berriko saioetan egon den giro ona, hala kantuzaleen artean, nola publikoen artean ere.

Azaroaren 20an, larunbat arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako azken saioa Elizondoko Lur dantzalekuan. Finalera pasako diren abestien artean 6 sorkuntza lanak dira, eta hori bereziki baloratzen du antolakuntza taldeak. Izan ere, kantuzaletasuna sustatzeaz gain, txapelketaren helburua ere bada, sortzaile berriei bidea irekitzen laguntzea.

Bertzalde, Nafarroako Kantuzale Elkartetik bereziki nabarmendu dute Etxarri Aranaz eta Artika Berriko saioetan egon den giro ona, hala kantuzaleen artean, nola publikoen artean ere.

 

Eskualdeko kantariak

Kanporaketa horietatik, eskualdeko honako kantari hauek lortu dute finalerako txartela: Etxalarko Dantzadi taldea, Iñigo Manterola bateria, David Ruiz baxua, Irune Elizagoien trikitilari eta ahotsa eta Itsaso Elizagoien gitarra eta ahotsarekin. Lizasoren “Abendua” joko dute, beraiek egindako letrarekin. Uxua Andueza beratarrak eta Alkotzeko Amaia Oiartzunek Mikel Urdangarinen “Zurekin” joko dute; Leitzako Nahuia Barriolak Kelly Clarksconen “Zuregatik” abestuko du, Mikel Sagastibeltza gitarra elektrikoarekin, Oihane Kalderon gitarra akustikoarekin eta Garikoitz Etxeberria baterian lagun dituela. Elizondoko Elisa Perotxena eta Ziaurritzeko Iñaki Gerendiainek “Baldorba” abestuko dute.

Eskualdekoekin batera, Altsasuko Iaioak taldea, Altsasuko Mikel Goñi, Iruña-Tuterako Ortzi taldea, Aurizberriko Ainara Villanueva eta Edurne Errea, Zaragoza-Arangurengo Maite Mené bakarlaria, Iruñeko Naia Lopez eta Arbontzeko Sabina Igiñiz, Tuterako Saioa Crespo eta Amaia Zubeldia, Aurizberriko neskak, Zizur Nagusiko Zuriñe Hidalgo bakarlaria eta Maitane Aranburu, Nerea Galain eta Zuriñe hirukotea ariko dira kantari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun