82 urteko emakumea larri zauritua azaroaren 16an Elizondon

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 17a

Auto batek harrapatu zuen zeharbidean astearte arratsaldean eta Iruñera eraman behar izan zuten

82 urteko emakumea, T.O.S. inizialak dituena, larriki zauritua suertatu zen azxaroaren 16an, astearte arratsaldeko 19.10ak aldera Elizondoko zeharbidean auto batek harrapatu zuenean. Emakumeak ezker hankako tibia eta peronea hautsi zituen eta sabelaldea eta bularraldea kolpatuak zituen, nahiz eta konturik ez zuen galdu.

Emakumea anbulantzia arrunt batean sartzen zuten bitartean, trafikoa erabat gelditua izan zen Elizondon. Anbulantzia horren bila Cordovillako suhiltzaileen zentraleko medikalizatutako bertze anbulantzia bat bidali zuten 112-SOS Navarra larrialdien kudeaketa aretotik eta topo egin zuten Arraizko bentan. Batetik bertzera mugitu eta medikalizatutako anbulantzian ailegatu zen Iruñeko Ospitalera.

Gertakaria ikertzen Foruzaingoa ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun