300 bat lagunek bat egin zuten Marmoles Baztan enpresako langileekin

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 15a

Despidoen kontrako oihuak bota ziren Elizondoko karriketan ortziral arratsaldean. Juan Mari Ondikol

Manifestazioa egin zuten azaroaren 12an, “Baztanek bizi behar du” lelopean

300 bat lagunek parte hartu zuten azaroaren 12an, ortziral arratsaldean Elizondon, Marmoles Baztan enpresako langileek deitutako manifestazioan. Honela, Oronoz-Mugairiko enpresak aurkeztutako Lan Erregulazio Espedientearen kontra azaldu ziren. ERE honen arabera, gaur egun dituen 32 langileetatik 15 kaleratuko lituzkete.

“Baztanek bizi behar du” leloa zuen pankartaren gibelean Lur dantzaleku paretik abiatu eta Foru Plazara bitarteko ibilbidea osatu zuen manifestazioak. Lehenbiziko pankarta horren ondotik, bertze bat zeramaten herrietako alkateek eta “Despidorik ez” edo “Baztanen bizi nahi dugu” bezalako oihuak bota ziren.

Manifestazioa LABek deitua zen, sindikatu honek bakarrik baitu ordezkaritza Marmoles Baztanen, baina ELAren babesa ere jaso zuen eta Baztan-Bidasoaldeko zenbait ordezkari sindikalek ere parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun